iritzia

Danborradarako gogoz

Urritz Agirrezabal (Iraurgi Ikastetxeko ikaslea) 2023ko urt. 20a, 08:05
Urritz Agirrezabal

Urritz Agirrezabal Iraurgi Ikastetxeko ikasleak honako testu hau idatzi du haurren danborradaren atarian, Uztarriak kaleratu duen sansebastianei buruzko gehigarri berezirako.

Asko gustatzen zaizkit sansebastianak. Festa horiek gustuko ditut danborra jotzen dudalako; aurten, gainera, lehenengo aldiz aterako naiz danborra jotzen kalean. Ezpatadunen taldearekin irtengo dut, lagunekin batera.

Denbora guztian eskuekin zerbait egin beharra sentitzen dut, eta danborra jotzen ondo sentitzen naiz, eskuak mugimenduan edukitzen ditudalako. San Sebastian martxa da gehien gustatzen zaidan abestia.

Gogo handia daukat aurtengo San Sebastian eguneko danborradan parte hartzeko.