Sansebastianak 2023

Festarik onenak

Nara Priya (Karmelo Etxegarai Ikastolako ikaslea) 2023ko urt. 20a, 08:05
Nara Priya.

San Sebastian jaien harira, Uztarriak kaleratu duen gehigarri berezirako Nara Priya Karmelo Etxegarai Ikastolako ikasleak idatzitako testua da honako hau.

Azpeitiko festarik onenak dira niretzat sansebastianak. Familiako kide guztiok parte hartzen dugu elkarrekin, eta asko disfrutatzen dugu.

Betidanik ikusi izan dut danborrada, bai helduena, baita umeena ere. Aurten izango da Karmelo Etxegarai Ikastolatik kaleko danborradan irtengo naizen lehen aldia, eta gogo handia daukat; izan ere, asko itxarondako momentua izango da. Napoleoi jantzi gorriarekin aterako naiz, eta oso pozik nago.

Gainera, entseguekin hasi gara dagoeneko. Danborradan jotzen dugun kantarik gogokoena San Sebastian martxa da niretzat, hura izan baitzen jotzen ikasi nuen aurrenekoa. Gutxiena, berriz, Txokoloren diana gustatzen zait, azkarra delako oso eta zaila egiten zaidalako.