LH 1eko eta 2ko haurrentzat eskulan tailerra izango da astelehenean Udal Liburutegian

Julene Frantzesena 2023ko urt. 17a, 08:13

Plazak mugatuak izango direnez, ostirala bitartean eman ahal izango da saiorako izena liburutegira deituta edo Whatsapp mezua bidalita.

Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailetako haurrei zuzendutako eskulan tailerra izango da datorren astelehenean, urtarrilaren 24an, Udal Liburutegian (17:30). Plazak mugatuak izango direnez, ostirala bitartean eman ahal izango da saiorako izena liburutegiko 943-15 71 95 telefono zenbakira deituta edo 688 81 55 06 telefono zenbakira Whatsapp mezua bidalita.