Barreterapia saioak egingo dituzte Baigera elkartean, otsailean eta martxoan

Andoni Elduaien 2023ko urt. 16a, 11:35

Otsailaren 14an hasi eta martxoaren 28ra amaituko da. Guztira, sei saio egingo dituzte Baigera elkartearen egoitzan. Elkartera joanda edota hango telefono zenbakira deituta eman daiteke izena. Manex Beristainek gidatuko ditu saioak.

Azpeitiko Baigera jubilatuen elkarteak barreterapia ikastaroa antolatu du otsailerako eta martxorako. Manex Beristainek gidatuta, guztira sei saio egingo dituzte jubilatuen elkartean. Otsailaren 14an egingo dute lehen saioa eta martxoaren 28an azkena. Hain justu, astearteetan egingo dituzte saioak, 16:00etatik 18:00etara bitartean.

Dagoeneko eman daiteke ikastarorako izena. Horretarako, Baigera elkartera joan beharko da, edo, bestela, 943-81 51 71 telefono zenbakira deitu. Dena den, izen-ematea bost euro ordaindu beharko du parte hartzaile bakoitzak. Ikastaroari buruzko informazio gehiago nahi duenak, manexberistainagirre@gmail.com posta elektronikora idatz dezake.