Neguko Topalekuaren irekiera, bideoan

Julen Imaz-Ihintza Elustondo 2023ko urt. 16a, 10:02

Gaztetxoentzako aisialdirako gune berria inauguratu dute Azpeitian: Neguko Topalekua. Proiektuaren gaineko xehetasunak azaldu dituzte Haurren Kontseiluko kideek nahiz hezitzaileek bideo honetan.  

Atzo –igandea– arratsaldean inauguratu zuten gaztetxoentzako aisialdirako gune berria Azpeitiko Azoka Plazan: Neguko Topalekua. Azpeitiko Udalak egokitu du gunea, Haurren Kontseiluaren eskaerei erantzunez, eta aurrerantzean, igandeetan zabalduko dute, LH3tik LH6ra bitarteko gaztetxoei zuzenduta. Gunearen gaineko xehetasunak azaldu dituzte Haurren Kontseiluko kideek nahiz hezitzaileek bideo honetan.