200 lagun inguru elkartu dira Añotako txotx denboraldiaren irekiera festan

Ihintza Elustondo 2023ko urt. 14a, 15:35

Ados elkarteko kide Oihana Orbegozo, Eneritz Arrieta eta Naroa Agirre pilotariek eman diote hasiera Añotako sagardo denboraldiari. Bertsolariek eta trikitilariek alaitu dute giroa.

Asteazkenean hasi zen txotx garaia sagardotegietan, eta Añotan gaur ekin diote aurtengo denboraldiari. 13:30ean hasi da irekiera festa. Ados elkarteko kide Oihana Orbegozo, Eneritz Arrieta eta Naroa Agirre pilotariak izan dira aurtengo protagonistak; haiek zabaldu dute txotxa, eta haiek izan dira sagardo berria probatzen aurrenak. Era berean, Laja eta Lutxurdio aritu dira trikiti doinuz giroa alaitzen, eta Loidisaletxe II.a eta Xebastian Lizaso, berriz, bertsotan. Behin txotxa zabalduta, bazkaria egin dute Elosiagako sagardotegian, eta 200 lagun inguru elkartu dira.