Sansebastianak 2023

Biharko lehen danborradak, eskoletan

Aitziber Arzallus 2023ko urt. 18a, 13:10

15:30etan hasiko da Karmelo Etxegaraiko HHko umeen danborrada eta 16:15ean, LHkoena; Ikasberrin 16:00etan hasi dute danborrada; eta Iraurgin, berriz, 16:30ean hasiko dituzte danborradak.

Bi urteko etenaren ostean, bihar San Sebastian bezpera behar den bezala ospatzeko moduan izango dira azpeitiarrak. 22:00etan hasiko da helduen danborrada, baina ez dira helduenak izango biharko lehen dabor hotsak. Izan ere, arratsaldean, danborradak egingo dituzte herriko eskoletan. Hona hemen ordutegiak: 

  • Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai: Haur Hezkuntzako umeen danborrara 15:30ean hasiko da eta Lehen Hezkuntzakoena, 16:15ean. 
  • Iraurgi Ikastetxea: 16:30ean hasiko da danborrada.
  • Azpeitiko Ikastola Ikasberri: 16:00ean hasiko da danborrada.