Sansebastianak 2023

Sansebastianen inguruko egunkari berezia banatuko du Uztarriak

Erredakzioa 2023ko urt. 13a, 12:29

San Sebastian festen atarian, jaien inguruko egunkari berezia kaleratu du Uztarria Komunikazio Taldeak. Azpeitiar guztiek astelehenean etxez etxe jasoko dute gehigarri berezia, eta bertan, elkarrizketak, erreportajeak eta iritzi artikuluak irakurri ahal izango dira.

Hastear dira sansebastianak, eta horien atarian, jaien inguruko egunkari berezia egin du Uztarria Komunikazio Taldeak. Astelehen goizean hasiko dira egunkaria banatzen, eta azpeitiar guztiek jasoko dute gehigarri berezia haien postontzietan. 48 orri ditu San Sebastian festen inguruko egunkariak, eta bertan askotariko edukiak bildu ditu komunikazio taldeak: elkarrizketak, erreportajeak, iritzi artikuluak, argazki bildumak eta festen egitaraua, besteak beste.

Gehigarriaren azaleko irudia Itxaro Iraeta ilustratzaileak sortu du.