Sansebastianak 2023

Zuzendari berriak, urduri baina gogotsu

Urtzi Oteiza eta Julene Frantzesena 2023ko urt. 12a, 15:24

Erreleboa hartu duten eta zuzendari lanetan ariko diren bost lagun dira Urko Arrieta, Iraide Leunda, Ioritz Otaegi, Iraitz Segurola eta Arantxa Orbea. Denak danborrada iritsi zain daude, urduritasun puntuarekin baina gogoz.

Gogotsu ekin diote herritarrek sansebastianetako helduen danborradako entseguei. Horren lekuko izan zen atzo ehunka lagunek parte hartu izana Izarraitz pilotalekuan egindako lehen entseguan. Danborradako pieza guztiak jo zituzten, baita kanta berria ere: Pantxoa eta Peioren Batasuna.

Urtero legez, danbor jotzaile eta zuzendari berri ugari izango dira San Sebastian bezperako danborradan, eta horietako askok atzo egin zuten estreinako saioa. Erreleboa hartu duten eta zuzendari lanetan ariko diren bost lagun dira Urko Arrieta (Oilo-Soro), Iraide Leunda (Arauntza), Ioritz Otaegi (Izarraitzpe), Iraitz Segurola (Ollagorra) eta Arantxa Orbea (Julian Barrenetxea abesbatza). Denak danborrada iritsi zain daude, urduritasun puntuarekin baina gogoz.

Erlazionatuak