Sansebastianak 2023

Sansebastianen atarian, nola ospatuko dituzte festak herritarrek?

Mireia Galarza Bastida eta Urtzi Oteiza 2023ko urt. 14a, 09:00

Badatoz sansebastianak, azpeitiarrentzat urteko lehen festak, eta batzuentzat garrantzitsuenak. Egun gutxi batzuk falta dira milaka danborren eta barriken zarata entzuteko. Izan ere, pandemiaren ondorioz, Azpeitiko kaleek ez dute izan bi urtez ohiko itxura urtarrilaren 19 eta 20an. Kalera atera da hedabide hau herritarren iritzia jasotzeko asmoz.