'Herriye' antzezlanaren grabazioa pantaila handian botako dute otsailaren 2an

Aitziber Arzallus 2023ko urt. 12a, 11:28

Soreasu antzokian izango da saioa, 20:30ean hasita, eta gonbidapenak dagoeneko eskuragai daude Kulturazen webgunean.

Euskal Antzerki Topaketen 40. urtemugarako bereziki sortutako Herriye antzezlana ikusi ezin izan duten herritarrek, beste aukera bat izango dute otsailaren 2an. Izan ere, antzezlana zuzenean ez, baina antzezlanaren grabazioa Soreasu antzokiko pantaila handian proiektatuko dute. Horren aurretik, hura sortzeko prozesua erakutsiko duen Dapa erreportajea ikusi ahal izango dute bertaratzen diren herritarrek.

20:30ean hasiko da saioa, eta gonbidapenak dagoeneko eskuragai daude Kulturazen webgunean.