Artoa lantzeko tailerra egingo dute igandean Ekoetxean

Aitziber Arzallus 2023ko urt. 10a, 09:28
Azaroan egin zuten arto tailerreko irudia.

Artaburuak aletzen nahiz irina eta taloak egiten ikasi ahal izango dute parte hartzaileek. Toki mugatuak direnez, aurrez izena eman beharko da.

Urtarrilaren 15ean, igandez, familiei zuzendutako tailer bat eskainiko dute Azpeitiko Ekoetxean: arto tailerra. Izenak berak dioen moduan, artoa izango da saioko protagonista, eta artaburuak aletzen nahiz irina eta taloak egiten ikasi ahal izango dute parte hartzaileek. 11:30ean ekingo diote saioari, eta ordu eta erdiko iraupena izango du.

Saioa doakoa izango bada ere, toki mugatuak egongo dira, eta horregatik, parte hartu ahal izateko beharrezkoa izango da aurrez izena ematea 943-81 24 48 telefono zenbakira deituta edo info.azpeitia@ekoetxea.eus helbidera mezu bat idatzita.