Istiluk 'Biharamuna ardatz' aurkeztu du Azpeitiko Gaztetxean

Ane Olaizola 2023ko urt. 8a, 15:30

Eneko Larrañagak, Manex Hernandezek, Aitzol Brizek, Josu Artetxek eta Julen Odriozolak lan berriko abestiak taularatu zituzten dozenaka lagunen aurrean, eta horiez gain, Habemus Papam eta Mehatxuka musika taldeek ere kontzertu bana eskaini zuten.

Istilu Azpeitiko taldeak bigarren lana aurkeztu zuen atzo, larunbata, Azpeitiko Gaztetxean: Biharamuna ardatz. Dozenaka lagunen aurrean taularatu zituzten disko berriko abestiak Eneko Larrañagak, Manex Hernandezek, Aitzol Brizek, Josu Artetxek eta Julen Odriozolak, eta azken kantuak ez ezik, taldeak hiru urteko ibilbidean sortu dituen abestiak ere plazaratu zituen. Istilu taldeaz gain, Habemus Papam eta Mehatxuka musika taldeak ere igo ziren Gaztetxeko oholtzara. 

(Argazkiak: Azpeitiko Gaztetxea)