Istilu: "Urtebeteko lanaren emaitza da 'Biharamuna ardatz' diskoa"

Maialen Etxaniz 2023ko urt. 6a, 15:37

2019an sortu zen Istilu musika taldea, eta dagoeneko dozenaka kontzertu eskaini eta bi lan plazaratu ditu. Fusilak ala kateak izan zen taldearen aurreneko maketa, eta dagoeneko bigarren lana aurkeztear daude. Biharamuna ardatz diskoa aurkeztuko dute bihar Azpeitiko Gaztetxean. 

Eneko Larrañagak, Manex Hernandezek, Aitzol Brizek, Josu Artetxek eta Julen Odriozolak osatzen dute Istilu musika taldea. Hiru urteko ibilbidea du taldeak, baina denbora horretan kontzertu ugari eskaini eta bi lan plazaratu ditu. Fusilak ala kateak izan zen Istiluren aurreneko maketa. Bihar, urtarrilak 7, aurkeztuko dute labetik atera berri duten Biharamuna ardatz diskoa Azpeitiko Gaztetxean eskainiko duten kontzertuan, 22:30etik aurrera. Beste bi taldek osatuko dute musika jaialdia, Habemus Papam eta Mehatxuka musika taldeak ere igoko baitira Gaztetxeko oholtzara. 

Istiluko musikariekin elkartu da Uztarria, aurkeztear diren lanaz gehiago jakiteko asmoz.