Presoen eskubideen alde zapatuan Bilbon egingo den manifestaziora joateko autobusa antolatu dute

Julene Frantzesena 2023ko urt. 2a, 16:00
Abenduaren 17an Gotzon Aranbururen eskubideak aldarrikatzeko egindako manifestazioko irudia. (Maialen Etxaniz)

Orkatz kultur elkartean eman beharko da izena, eta izena ematerakoan ordaindu beharko da bidaiaren zenbatekoa: ikasleek, langabetuek eta jubilatuek zortzi euro, eta gainerakoek, hamabi euro. Larunbatean 15:15ean aterako da autobusa anbulatorioaren aurretik, eta manifestazioa 17:00etan hasiko da.

Sarek deituta, euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioa izango da zapatuan, urtarrilaren 7an, Bilbon, eta hara joateko eta Azpeitira itzultzeko autobus zerbitzua antolatu dute. Orkatz kultur elkartean eman beharko da izena, eta izena ematerakoan ordaindu beharko da bidaiaren zenbatekoa: ikasleek, langabetuek eta jubilatuek zortzi euro, eta gainerakoek, hamabi euro.

Larunbatean 15:15ean aterako da autobusa anbulatorioaren aurretik, eta manifestazioa 17:00etan hasiko da, Autonomia kaletik. Bi urteko etenaren ostean –osasun egoera tarteko azken bi urteetan ez dute egin manifestaziorik–, Etxera bidea gertu lelopean egingo dute protesta, eta Sarek azaldu duenez, Bilboko kaleak "bakearen, bizikidetzaren eta konponbidearen aldeko mezuz" beteko dituzte.