Askotariko erakustaldiak, gaztetxeko 'Oi denk zirkue' ikuskizunean

Andoni Elduaien 2022ko abe. 30a, 14:00

Haurrek, gaztetxoek eta helduek jarraitu zuten askotariko ikuskizuna atzo Azpeitiko Gaztetxean. Hoi denk zirkue ikuskizunaren seigarren edizioa izan da aurtengoa.

Azpeitiko Gaztetxea askotariko ikuskizunen agertoki bihurtu zen atzo, osteguna; izan ere, Azpeitiko Gaztetxeak antolatutako Hoi denk zirkue ikuskizuna eskaini zuten han atzo. Haur eta heldu ugari elkartu ziren gaztetxean ikuskizuna bertatik bertara jarraitzeko. Iago magoa, Jone Muñecas, Xanti eta Juanelo Panelo artistak igo ziren gaztetxeko agertoki gainera, eta magia, malabarismo, oihal akrobazia bestelako erakustaldiak eskaini zituzten han.

Argazkiak: Azpeitiko Gaztetxea