Askotariko ekintzak, Gabonetako egunetarako

Ihintza Elustondo 2022ko abe. 24a, 09:00
Izarren behaketa egingo dute, besteak beste, urtarrilaren 2an. (Pixabay)

Gaurtik urtarrilaren 8ra bitartean, haurren aisialdirako ekintza ugari egingo dituzte herrian. Gabonetako parkea, filmak, ikuskizunak nahiz izarren behaketa izango dira, besteak beste.

Gabonetako egunak opor garaia izan ohi dira da haurrentzat eta gaztetxoentzat. Horregatik, haurren aisialdirako, herrian hainbat ekintza antolatu ditu Azpeitiko Udalak, Kulturaz kooperatibarekin elkarlanean. Aurtengoan, besteak beste, Gabonetako jolas parkea, zinema saioak, izarren behaketa eta Kantu kolore ikuskizuna izango dira, Olentzeroren eta Mari Domingiren nahiz Errege Magoen bisitez gain. Gaurtik hasi eta urtarrilaren 8ra bitartean, honako ekintza hauez gozatu ahal izango da Azpeitian:

  • Abenduak 24, larunbata

Mari Domingiren eta Olentzeroren etorrera, 12:30ean San Martin egoitzatik hasita. 13:00etan harrera egingo zaie plazan. Informazio gehiago, hemen.

  • Abenduaren 27tik 30era

Haurren gabonetako parkea. 15:30etan, 17:00etan eta 18:30ean izango dira txandak. Informazio gehiago, hemen.

  • Abenduak 28, asteazkena

Izotzetako erregina filma, 16:30ean, Soreasu antzokian.

  • Urtarrilak 2, astelehena

Izarren behaketa, 18:00etatik 20:00etara bitartean, Izarraizko Atea parkean. Aurrez izena eman behar da parte hartzeko, lotura honetan.   

  • Urtarrilak 3, asteartea

Kantu kolore ikuskizuna, 17:30ean, Soreasu antzokian. Sarrerak salgai daude, hemen.   

  • Urtarrilak 4, asteazkena

Erregeen laguntzaileak 17:30ean, udaletxeko arkupeetan.

  • Urtarrilak 5, osteguna

Erregeen kabalkada, 17:30ean, Burdinbidearen Euskal Museoan. Ondoren, 20:00etan, harrera egingo zaie plazan.   

  • Urtarrilak 8, igandea

Nire zirkua filma, 16:30ean, Soreasu antzokian.