Bi urteren ostean, Gaztetxeko sagardo karroa aterako dute santotomasetan

Maialen Etxaniz 2022ko abe. 19a, 16:00
Gaztetxeko sagardo karroaren artxiboko irudia.

Pandemia tarteko, azken bi urteetam Gaztetxeko kideek ezin izan dute sagardo karroa kalera atera Santo Tomas egunean. Urte luzeko ohiturari eustea erabaki dute aurten.  

Bi urtez gordeta izan ostean, sagardo karroa kalera aterako dute Gaztetxeko kideek etzi, Santo Tomas egunean. Urteroko ohitura izan da Gaztetxekoen artean sagardo karroa ateratzea santotomasetan, baina azken bi urteetan ezin izan dute ohiturarekin jarraitu, pandemia tarteko.

Aurten, tradizioari eustea erabaki dute, eta 11:30ean elkartuko dira gaztainzalearen plazan; hain zuzen, Perez Arregi plazan.  Trikiti doinuz lagunduta egingo dute kalejira, eta nahi duen oro hurbil daiteke karroaren bueltara.