Euskararen erabileraz eta ezagutzaz egin dute saioa

Nerea Uranga 2022ko abe. 17a, 10:26
Euskararen ezagutzaz eta erabileraz atzo Sindikatu Zaharrean egindako solasaldia. (Argazkia: Naziogintza taldea)

Naziogintza taldeak antolatuta egin duten solasaldia Ando Sarriegik gidatu du.

Euskararen ezagutza eta erabilera Azpeitian: korrelazioa izenburu hartuta hitzaldia eskaini zuen atzo, ostirala, arratsaldean Andoni Sarriegik Sindikatu Zaharrean. Hitzaldiaren ondoren, bertan bildutakoen arteko mahai ingurua egin zuten. Naziogintza taldeak antolatutako saioa izan zen atzokoa.