Piaspe proiektu eolikoa

Piaspe eolikoen proiektuaren lur eremua argiztatu dute eskualdeko zenbait taldek

Andoni Elduaien 2022ko abe. 15a, 08:47
Piaspe eolikoen proiektua egin nahi duten lur eremua argiztatu zuten zapatuan. (Agiro)

Joan den larunbatean, abenduak 10, Azkoitiko, Azpeitiko eta Zestoako mendi eta eskalada taldeek parte hartu zuten lur eremu horren argiztapenean.

Azpeitiko Lagun Onak Mendi Bazkunak zein Sokaitz eskalada taldeak, Azkoitiko Anaitasuna Mendi Bazkunak eta Zestoako Agiro mendi klubak elkarrekin argiztatu zuten joan den larunbatean Piaspe proiektu eolikoa gauzatu nahi duten lur eremua.

Azkoitiko, Azpeitiko eta Zestoako taldeek egin duten gisa horretako lehen ekintza izan zen zapatukoa. Dena den, talde horiek guztiek bailaran kokatu nahi dituzten eolikoen bi proiektuen inguruko kontzientziazio ekintzak egiten jarraituko dutela jakinarazi dute.