Euskararen ezagutzaz eta erabileraz hitzaldia izango da ostiralean

Julene Frantzesena 2022ko abe. 14a, 08:11
Andoni Sarriegi. (Goierriko Hitza)

Andoni Sarriegi idazle eta itzultzaileak gidatuko ditu Naziogintza taldeak antolatutako solasaldia eta mahai ingurua, 19:00etan hasita, Sindikatu Zaharrean.

Euskararen ezagutza eta erabilera Azpeitian; korrelazioa izenburupean solasaldia eskainiko du Andoni Sarriegi idazle eta itzultzaileak ostiralean. Naziogintza taldeak antolatu ditu hitzaldia eta mahai ingurua, eta Sarriegi arduratuko da saioa gidatzeaz. 19:00etarako jarri dute hitzordua, Sindikatu Zaharrean.