Ukabil taldeak 'Bideak egingo gaitu' diskoa aurkeztu du Gaztetxean

Ane Olaizola 2022ko abe. 10a, 09:39
Ukabil, atzo, Gaztetxean. (Azpeitiko Gaztetxea)

Azpeitiko taldeak bederatzi abestiz osatutako lana taularatu zuen atzo dozenaka lagunen aurrean, eta Tirokatuak taldearen emanaldiarekin ere gozatu ahal izan zuten horiek. 

Ukabil Azpeitiko taldeak Bideak egingo gaitu diskoa aurkeztu zuen atzo, ostirala, Azpeitiko Gaztetxean. Azpeitiko musikariek bederatzi abestiz osatutako lana taularatu zuten han elkartutako dozenaka lagunen aurrean, eta zuzenekoarekin rock doinuz girotu zuten aretoa. Gainera, taldeak Youtuben jarri du disko osoa entzungai; hemen entzun daiteke. Ukabilez gain, Tirokatuak musika taldeak ere jo zuen atzokoan Gaztetxean. 

Tirokatuak, Gaztetxean. (Azpeitiko Gaztetxea)