Bitxi artisauekin osatutako erakusketa jarri du Yessica Allendek

Julene Frantzesena 2022ko abe. 8a, 15:47
Allendek hainbat bitxi jarri ditu ikusgai erakusketan. (Ihintza Elustondo)

Foru Ibibideko erakusketa aretoan ikus daitezke hark egindako bitxiak. Fluir izena jarri dio zapatura arte zabalik izango den erakusketari.

Yessica Allendek bitxi artisauekin osatutako erakusketa jarri berri du Foru Ibilbideko erakusketa aretoan. Fluir izena eman dio hiru egunez ikusgai izango den erakusketari. Hain zuzen ere, gaur ez ezik –18:00etatik 20:00etara egongo da irekita–, bihar eta etzi ere zabalik izango da erakusketa. Bihar, ostirala, 18:00etatik 20:00etara egongo da irekita, eta etzi, zapatua, 12:00etatik 14:00etara.