Kirol Patronatuaren hobarien onuradunek hilaren 13a baino lehen eguneratu behar dituzte agiriak

Udal igerileku estalia. (Azpeitiko Udala)

Ikasle izateagatik, langabezian egoteagatik edo gutxieneko errenta jasotzeagatik hobariak jasotzen dituzten 18 urtetik gorako bazkideek berritu behar dituzte agiriak, 2023ko kuotan hobariok jasotzen jarraitu ahal izateko.

Udal Kirol Patronatuaren bazkide kuotan hobariak jasotzen dituzten 18 urtetik gorako ikasleek, langabeek edo gutxieneko errenta kobratzen dutenek egunotan berritu beharko dituzte agiriak, 2023an hobariok jasotzen jarraitze nahi badute.

Hain zuzen ere, abenduaren 13a baino lehen eguneratu beharko dituzte dagozkien agiriak, eta udalak bi bide jarri ditu onuradunek agiriak aurkez ditzaten: igerilekuko harrera, edo adminisigerilekua@azpeitia.eus helbide elektronikoa.