Haurren eta nerabeen emozioei buruzko solasaldia izango da datorren ostegunean

Julene Frantzesena 2022ko abe. 8a, 08:12
Haurren emozioei buruzko tailerreko irudia.

17:30etik 19:00etara bitartean eskainiko du saioa Leyre Cano psikopedagogoak Sanagustin kulturgunean, Haurren eta nerabeen emozioen bidelagun. Nola landu seme-alaben emozioak izenburupean. Azken asteetan egin diren gai berari buruzko tailerrek izan duten arrakasta ikusirik antolatu du udalak saioa.

Haurren eta nerabeen emozioen lanketarekin jarraitzeko, abenduaren 15erako hitzaldi bat antolatu du Azpeitiko Udalak. Datorren ostegunean, 17:30etik 19:00etara bitartean eskainiko du saioa Leyre Cano psikopedagogoak Sanagustin kulturgunean, Haurren eta nerabeen emozioen bidelagun. Nola landu seme-alaben emozioak izenburupean.

Azken asteetan haurren eta nerabeen emozioei buruzko bi tailer egin dituzte herrian, eta hainbat lagunek parte hartu dute horietan. Udalak azaldu duenez, gaiak piztu duen interesa izan da datorren asteko solasaldia antolatzearen arrazoia. Izan ere, tailerretan ezin izan dute interesa zuten herritar guztiek parte hartu.