Puzgarri inklusiboak izango dira zapatuan plazan

Julene Frantzesena 2022ko abe. 7a, 12:59
Puzgarri inklusibo bat.

10:30etik 11:30era bitartean behar sentsorial bereziak dituzten haurrek eta gaztetxoek ibili ahal izango dute puzgarrietan, eta 11:30etik aurrera, haur orok izango du horretarako aukera. Udalaren eta Marea Urdinaren eskaerei erantzunez, Atracciones Sanz enpresak jarriko ditu puzgarri horiek.

Puzgarri inklusiboak izango dira zapatuan 10:30etik 14:00etara plazan. Udalaren eta Marea Urdinaren eskaerei erantzunez, Atracciones Sanz enpresak jarriko ditu puzgarri horiek, aniztasun funtzionala duten haurrentzako eta gazteentzako. Lehen aldiz jarriko ditu enpresa horrek puzgarri inklusiboak, eta Azpeitian izango da horiek probatzeko abagunea.

10:30etik 11:30era bitartean behar sentsorial bereziak dituzten haurrek eta gaztetxoek ibili ahal izango dute puzgarrietan, eta 11:30etik aurrera, haur orok izango du horretarako aukera. Gainera, aniztasun funtzionala duten herritarrek lehentasun txartela baliatu ahal izango dute.