Gaur da Gabonetako aisialdi ekintzetan izena emateko azken eguna

Hainbat haur eta guraso Betharrametako jolastokian.

Ekintzetan izena emateko hamabost euro ordaindu beharko da, eta izen-ematea online egitea lehenetsiko dute. Abenduaren 26an, 27an, 28an eta 29an goiz ekintzak nahiz egun osoko irteerak egingo dituzte HH5etik LH6ra bitarteko haurrek eta gaztetxoek.

Gaur bukatuko da haurrei zuzendutako Gabonetako aisialdi ekintzetan izena emateko azken eguna. Ekintzetan izena emateko hamabost euro ordaindu beharko da, eta izen-ematea online egitea lehenetsiko dute; honako lotura honetan eman ahal izango da izena. Dena den, herritarrek Gazte Informazio Bulegoan ere izango dute izena aurrez aurre emateko aukera.

Abenduaren 26an, 27an, 28an eta 29an goiz ekintzak nahiz egun osoko irteerak egingo dituzte HH5etik LH6ra bitarteko haurrek eta gaztetxoek. Zalantzaren bat dutenek 943-15 71 61 edo 943-15 71 60 telefonoetara dei edo gazteria@azpeitia.eus edo gib@azpeitia.eus helbide elektronikoetara mezua idatz dezakete.