Dantzaki eskolakoek hainbat domina poltsikoratu dute Zumarragako areto dantzen txapelketan

Ihintza Elustondo 2022ko abe. 6a, 09:00
Dantzaki eskolako dantzariak, sari banaketa ekitaldian.

Areto dantzen txapelketa autonomikoa jokatu zuten larunbatean Zumarragan (Gipuzkoa), eta Dantzaki eskolako partaideek hainbat sari eskuratu zituzten salsan nahiz bachatan.

Areto dantzen txapelketa autonomikoa jokatu zuten joan den larunbatean Zumarragan (Gipuzkoa), eta han izan ziren Azpeitiko Dantzaki eskolako hainbat dantzari. Azkenaldiko gisan, domina ugari eskuratu zituzten lehia hartan ere. 10 eta 14 urte artekoen mailan, lehen postua eskuratu zuten Peru Segurolak eta Libe Larrañagak bachatan. Maila berean, Maren Uriarekin lehiatu zen Segurola salsan, eta bikote horrek bigarren postua eskuratu zuen. 14 eta 18 urte artekoen mailan, Beñat Marchan eta Nora Sanz hirugarren sailkatu ziren bachatan, eta bigarren salsan. 18 eta 30 urte bitartekoetan, berriz, urrezko dominak eskuratu zituzten Uxoa Ibarretak eta Aritz Fernandezek salsan nahiz bachatan. 50 eta 60 urte artekoetan, berriz, Juan Carlos eta Inez Izagirre lehiatu ziren, eta salsan bigarren postua eta bachatan hirugarrena eskuratu zituzten.