Datozen egunetan aldaketak izango dira hondakin komertzialaren bilketan

Maialen Etxaniz 2022ko abe. 5a, 13:52

Abenduaren 6a eta 8a jai egunak izanik, komertzioetako arduradunek egun horietan 10:00tarako atera beharko dituzte hondakinak. 

Urola Erdiko Mankomunitateak azaldu duenez, abenduaren 6an eta 8an aldaketak izango dira hondakin komertzialen bilketan. Asteartea, hilak 6, eta osteguna, hilak 8, jai egunak direnez, saltokietako arduradunek 10:00etarako atera beharko dituzte hondakinak atarira.