Urteko batzar nagusia egingo du Lagun Onak futbol taldeak asteazkenean

Maialen Etxaniz 2022ko abe. 5a, 12:19
Lagun Onaken gizonen talde nagusiak Garmendipen jokatutako partida bateko irudia. (Ihintza Elustondo)

19:00etan hasita egingo dute bilkura Baigerako aretoan. Besteak beste, 2021-2022ko kirol jardueraren errepasoa eta aurrekontuen onarpena izango dituzte hizpide. 

Lagun Onak futbol taldeak asteazkenean, abenduaren 7an, egingo du bazkideen urteko batzar nagusia. 19:00etarako jarri dute hitzordua Baigerako aretoan. Honako puntu hauek landuko dituzte bilkuran: Lehendakariaren agurra, 2021-2022 denboraldiko kirol jardueraren azalpena, 2021-2022 denboraldiko kontuen onarpena, 2021-2022 denboraldiko aurrekontuaren onarpena eta galdera-erreguak.