Euskararen Eguna 2022

Euskararen Egunaren bezperan, aldarriak lau haizetara zabaldu dituzte herriko ikastetxeetan

Ihintza Elustondo 2022ko abe. 2a, 17:34

Euskararen Nazioarteko Eguna izango da bihar, eta horren harira, askotariko ekintzak gauzatu dituzte herriko ikastetxeetan. Tailerrak, jolasak, margolanak, saioak eta abar egin dituzte gaurkoan Iraurgi Ikastetxean, Azpeitiko Ikastola Ikasberrin, Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarain eta Urola Ikastolan. 

Abenduaren 3a izango da bihar, Euskararen Nazioarteko Eguna, eta horren harira, askotariko ekintzak gauzatu dituzte herriko ikastetxeetan. Gaur, gainera, Euskaraldia amaituko da, eta horri keinu egiteko ere aprobetxatu dute abagunea. Euskararen aldarria lau haizetara zabaltzeko, askotariko tailerrak, jolasak, margolanak, saioak eta abar egin dituzte gaurkoan Iraurgi Ikastetxean, Azpeitiko Ikastola Ikasberrin, Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarain eta Urola Ikastolan.

Urola Ikastolan, gainera, Euskararen Astea ospatu dute egunotan. Besteak beste, Arnasgune Tailerrak egin dituzte Uemako teknikarien eskutik, Joseba Irazokiren bisita jaso dute, Agur Etxebeste filma ikusi dute, Joseba Ostolaza Harri Eskolakoen erakustaldiaz gozatu... 

Erlazionatuak