Kultura ezberdinak kantuan, Euskaraldiari keinu eginez

Ihintza Elustondo 2022ko abe. 2a, 17:23

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraiko kideek bideo bat grabatu dute, Euskaraldiaren eta Euskararen Egunaren harira. Rozalen abeslariak Xalbadorren heriotzean abestia euskaraz kantatu zuela oinarri hartuta, herrialde ezberdinetako ikastolako gurasoak kantari jarri dituzte.

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraiko HLHIko hezkuntza komunitateak bideo bat grabatu dugu Euskaraldia dela eta. Rozalen abeslariak Xalbadorren heriotzean abestia euskaraz abestu zuela oinarri hartuta, herrialde ezberdinetako ikastolako gurasoak kantari jarri dituzte, hainbat ikaslerekin, irakaslerekin eta gurasorekin batera. "Gure komunitate anitzari keinu bat egin nahi izan diogu, gure ikastola herrialde eta kultura ezberdinetako pertsona ugarik osatzen dugu, eta hori herriari erakutsi nahi diogu. Herrialde ezberdinetako gurasoak euskarara gerturatu eta denon artean gauza ederrak egin ditzakegu", adierazi dute zentroko ordezkariek. Ordutegi arazoak tarteko, ez dute herrialde guztietako gurasoak kantuan jartzerik lortu, baina ikastolako arduradunak oso eskertuta daude jendeak erakutsi duen borondateagatik.