'Euskararen ustezko kidetasunak Italian eta Korsikan' hitzaldia eman du Juan Martin Elexpuruk

Ihintza Elustondo 2022ko abe. 2a, 15:24
(Argazkia: Urolakoen Nafar Zuzterrak)

Elexpuruk Euskararen ustezko kidetasunak Italian eta Korsikan liburua plazaratu zuen iaz, eta izen bereko hitzaldia eskaini du Azpeitian. Saioan, liburuaren nondik norakoen berri eman du idazleak, eta dozena inguru lagun elkartu dira.

Urolakoen Nafar Zuzterrak taldeak antolatuta, Juan Martin Elexpuru idazle bergararren hitzaldia izan zen atzo, osteguna, Sindikatu Zaharrean, 19:00etatik aurrera. Elexpuruk Euskararen ustezko kidetasunak Italian eta Korsikan (Pamiela, 2021) liburua plazaratu zuen joan zen urtean, eta izen bereko hitzaldia eskaini zuen atzo. Saioan, liburuaren nondik norakoen berri eman zuen idazleak, eta dozena inguru lagun elkartu ziren.