Mahaiaren bueltan ospatu dute San Eloi eguna landetarrek

Mailo Oiarzabal 2022ko abe. 1a, 16:57
San Eloi eguneko bazkaria, Landetan. (Utzitakoa)

Lau Bide jatetxean bazkaltzeko elkartu dira 30 bat lagun, aurtengo jai egitarauaren lehen hitzorduan. Gauean mus txapelketa jokatuko dute Mendizabal erretegian.

Gaur, abenduaren 1a, San Eloi eguna da, eta Landetan aurtengo jaien lehen eguna dute zaindariarena. Aspaldiko urteetan ohi dutenez, auzotarren bazkariarekin ekin diote gaurko egunari landetarrek. 30 bat lagun elkartu dira mahaiaren bueltan Lau Bide jatetxean, eta bazkalostea girotzeko bertsoak eta trkiti doinuak ez dituzte falta izan. Gauean, berriz, mus txapelketa jokatuko dute Mendizabal erretegian, 21:30etik aurrera.

Igandean eutsiko diote berriro saneloien egitarauari Landetan, jaien bigarren eta azken jardunaldiarekin. Zezen txikiak eta poniak izango dituzte gaztetxoentzat eguerdian, eta jarraian, herri kirol erakustaldia.

Gaurko bazkariaren beste irudi bat. (Utzitakoa)