Zozketa

Arantxa Galarragak irabazi ditu Bilbon egingo duten Bertsolari Txapelketa Nagusiko saiorako sarrerak

Erredakzioa 2022ko abe. 1a, 15:31

GUKAk saiorako sarrera bikoitz bat zozkatu du bere hedabide diren Uztarria, Maxixatzen, Baleike, eta Karkarako bazkideen artean.

Larunbatean Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoetako bigarren itzuliko hirugarren saioa egingo dute Bilbon, eta GUKAk saiorako sarrera bikoitz bat zozkatu du bere hedabide diren Uztarria, Maxixatzen, Baleike, eta Karkarako bazkideen artean. Asko izan dira zozketan parte hartu dutenak, eta horien artean zozketa egin ondoren, Arantxa Galarraga Agirretxek irabazi ditu saioa zuzenean ikusteko bi sarrera.