Ekintza ugari, Haginpe tabernaren hirugarren urtemuga dela eta

Julene Frantzesena 2022ko aza. 30a, 08:09
Haginpe tabernaren ataria.

Bihar udaiazpiko moztailea izango da pintxo potean, eta etzi Arroite eta Tiratxinas taldeek eskainiko dituzte kontzertuak. Zapatuan, berriz, bertso bazkaria izango da Aitor Bizkarrarekin eta Jon Gurrutxagarekin; sarrerak salgai daude. Gauean Manitu taldearen emanaldia izango da.

Haginpe tabernak hirugarren urteurrena ospatuko du bihartik zapatura bitartean. Askotariko ekitaldiak prestatu dituzte egun horietarako, hala nola pintxo-potea udaiazpiko moztailearekin, kontzertuak eta bertso bazkaria. Bihar pintxo potea eginda, ostiralean Arroite eta Tiratxinas taldeek eskainiko dituzte emanaldiak, eta zapatuan, berriz, Manitu taldeak.

Ekitaldi gehienak Haginpe barruan egingo dituzte, baina bertso bazkaria Azoka Plazan izango da, eta Jon Gurrutxaga eta Aitor Bizkarra ariko dira kantuan. Hara joan nahi dutenek eskuragai dituzte dagoeneko sarrerak. Horiek Haginpera joanda, taberna horren Instagram kontuan eskatuta edota haginpetaberna@gmail.com helbide elektronikora mezua idatzita eros daitezke sarrerak; langabeek hamabi euro eta landunek hamabost ordaindu beharko dute otordua eta bertso saioa.