Eduki babestua

SEIN, burdindegia baino askoz gehiago

Erredakzioa 2022ko abe. 3a, 09:00

Ibilbide luzea du gaur egun SEIN burdindegia denak Azpeitian. 1850. urtean du jatorria, eta gaur-gaurkoz, SEIN Briko dibisioak etxerako eta lanerako beharrezko guztia eskaintzen du 1.200 metro koadroko dendan. Era berean, 40.000 produktu eskaintzen dituen webgune berria du: www.seinbriko.es

1850. urtean, herritarrek etxerako eta lanerako behar zuten guztia eskaintzen zuen saltokiak Azpeitiko Erdikalean. Urte askoan Almacenes Etxeberria izenez ezagutu zen denda herrian eta inguruetan, eta 2005. urteaz geroztik hasi zuen SEINek ibilbidea. Hornikuntza industrialaren arlo ezberdinetan espezializatutako hiru enpresa garrantzitsuren bat egitetik sortu zen SEIN. Gaur egun, Abadiñon, Arrasaten, Azpeitian eta Gasteizen ditu delegazioak, eta Euskadiko industria sektore guztiekin egiten du lan.

Briko dibisioari dagokionez, 2017an guztiz eraberritu zuten profesionalei, gremioei eta partikularrei zuzendutako denda. Gaur egun, SEIN Briko departamenduak etxerako eta lanerako beharrezko guztia eskaintzen du 1.200 metro koadro dituen dendan: "Dendara etortzean, produktuak ikusteko eta horiek probatzeko aukera ematen diegu bezeroei. Lehen marken zein merkeagoak diren produktuen eskaintza handia dugu bertan, hala nola etxeko tresnak, pinturak, dekorazioa, segurtasuna eta lanerako arropak ditugu eskuragarri", agertu du SEIN burdindegiko arduradun Olatz Etxeberriak.

Garmendipeko saltokira joaten direnek eskaintza berezien txokoa ere aurkituko dute. Urtean zehar lau kanpaina egiten dituzte, urtaro bakoitzarekin bat, eta lorezaintza, berokuntza edota aireztapen arloko eskaintza bereziak izaten dituzte. "Azken finean, SEINera etortzen direnek eskura dute beren etxeetarako beharrezkoa duten guztia", dio Etxeberriak.

www.seinbriko.es

Dendara bertaratu ezin dutenek, ordea, badute orain beste aukera bat: seinbriko.es webgunea. Lorezaintza, sukaldeko tresnak, argiztapena, etxetresna elektrikoak, osagarriak... Dendan bertan dauden produktu guztiak eta are gehiago dauden erosketa gune berria da hori: "Kontsumitzeko ohiturak aldatu egin dira, are gehiago pandemiaren ondorioz, eta garbi genuen bezeroei aukera hori eman behar geniela. Webgune berrian 40.000 produktu dituen katalogoa dugu eskuragarri, eta bezeroek bertan erosketak egin eta produktuak dendan edo etxean jasotzeko aukera dute. Hurrengo asteetan, berriz, Bertan merkatarien elkarteko Enkarguk zerbitzua ere erabilgarri izango dute gure bezeroek", azaldu du Marketin arloko zuzendaria den Josu Ansolak.

TERNUA 'WORKWEAR' MARKAKO LEHEN SALMENTA PUNTUA DA SEIN BURDINDEGIA

Ternua arropak, lanerako

Azken berrikuntza bezala, berriz, Ternua etxeak sortu berri duen lanerako arropa markaren lehen salmenta puntua da SEIN burdindegia. "Beti saldu izan ditugu lanerako arropak, baina Ternuako ordezkariek proiektua aurkeztu zigutenean ez genuen dudarik egin haren parte izan behar genuela. Kanpo kliman edo outdoor gisa ezaguna den arloan barneratutako jakintza guztia lanerako arropak egiteko erabili dute. Kalitate eta diseinu erakargarriak dituzten arropak dira, lanerako edo kalean ibiltzeko aproposak, eta gainera, guztiz jasangarriak eta birziklagarriak. Kostuari dagokionez ere, prezio lehiakorrak dituzte", adierazi du Ansolak.

SEIN burdindegia

Garmendipe kalea, 1 · Azpeitia

www.seinbriko.es · www.sein.es

Instagram: sein.briko