Zozketa

Delirium Tremens taldearen kontzerturako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu Uztarriak

Erredakzioa 2022ko abe. 5a, 09:30

Abenduaren 10ean, larunbatez, 22:00etan hasiko dira emanaldiak Sanagustin kulturgunean. Kulturaz kooperatibak emandako sarrerak zozkatuko ditu Uztarriak bazkideen artean. Parte hartu nahi dutenek osteguneko 12:00etara arteko epea dute horretarako.

Delirium Tremens eta Unidad Alavesa taldeek eta DJ Elepuntok kontzetuak eskainiko dituzte abenduaren 10ean, larunbatez, Sanagustin kulturgunean, 22:00etan hasita. Uztarriak Kulturaz kooperatibak emandako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu bazkideen artean.

Zozketan parte hartu nahi dutenek osteguneko 12:00etara arteko epea izango dute horretarako. Zozketan parte hartzeko, honako lotura honetan eman beharko da izena.