Zozketa

'Aho bete hortz' ikuskizunerako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu Uztarriak

Erredakzioa 2022ko aza. 28a, 12:49

Ekain Ibargurenek ikuskizun berria estreinatuko du abenduaren 11n, igandea, Soreasu antzokian, eta Uztarria Komunikazio Taldeak Kulturaz Azpeitiko Kultur Kooperatibak emandako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu bazkideen.

Ekain Ibargurenek Aho bete hortz ikuskizun berria eskainiko du abenduaren 11n, igandea, Soreasu antzokian. Pailazo, malabarista eta aktore azpeitiarrak herrikideen aurrean emateko prestatu duen saioa 17:00etan hasiko da, eta Uztarria Komunikazio Taldeak bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu bazkideen artean.

Zozketan parte hartu nahi dutenek osteguneko 12:00etara arteko epea izango dute, eta horretarako, honako lotura honetan eman beharko da izena.