Punturik ez Lagun Onaken talde nagusientzat

Ihintza Elustondo 2022ko aza. 28a, 11:28
Emakumezkoen Ohorezko Erregional Mailako taldearen neurketa bateko artxiboko irudia. (Ihintza Elustondo)

Emakumezkoen Ohorezko Erregional Mailako taldeak 1 eta 0 galdu du Zumaiakoren aurka, eta Espainiako Hirugarren Mailako taldeak 2 eta 1 Leioaren aurka.

Azken asteburua ere ez da izan onena Lagun Onakentzat. Emakumeen nahiz gizonen talde nagusiek, biek, galdu egin dituzte jardunaldi honetako neurketak. Emakumezkoen Ohorezko Erregional Mailako taldeak Zumaiakoren aurka jokatu zuen neurketa, larunbatean, etxetik kanpo, eta Azpeitiko taldeak ezin izan zuen garaipenik eskuratu. Hain zuzen ere, 1 eta 0 gailendu zen Zumaiako. Une honetan, hamazazpi punturekin, zazpigarren postuan da Lagun Onaken emakumeen taldea. Espainiako Hirugarren Mailako taldeak ere larunbatean jokatu zuen partida, Leioaren aurka, etxetik kanpo, eta gizonek ere ezin izan zuten garaipenik eskuratu; 2 eta 1 nagusitu zen Leioa. Gaur-gaurkoz, hamar punturekin, hamahirugarren postuan da Lagun Onaken gizonen taldea.