Odol ateraldia egingo dute asteazkenean

Ihintza Elustondo 2022ko aza. 28a, 11:22

17:00etatik 21:00etara ariko dira odola ateratzen Parrokiaren Soreasuko lokalean, baina joateko asmoa dutenek aurrez hartu behar dute hitzordua, 943-00 78 84 telefonora deituta.

Azaroko azken asteazkena izango da etzi, hilak 30, eta Odol Emaileen Elkarteak odol ateraldia egingo du. Ohiko tokian eta ohiko ordutegiarekin egingo dute odol ateraldia: Parrokiaren Soreasuko lokalean, 17:00etatik 21:00etara. Odola ematera joan nahi duten herritarrek, ordea, aurrez hartu behar dute txanda; horretarako, 943-00 78 84 telefono zenbakira deitu beharko dute bihar arratsaldean, 15:00etatik 20:00etara, edo asteazken goizean, 08:30etik 14:00etara.