'Euskararen ustezko kidetasunak Italian eta Korsikan' hitzaldia izango da etzi Sindikatu Zaharrean

Anartz Izagirre 2022ko aza. 29a, 08:21
Juan Martin Elexpuru, EITBko 'Artefaktua' saioan (EITB)

Juan Martin Elexpuru bergarrarak Euskararen ustezko kidetasunak Italian eta Korsikan liburua plazartu zuen iaz, eta izen bereko hitzaldia eskainiko du etzi, osteguna, Sindikatu Zaharrean. 19:00etan izango da saioa, eta edonork izango du joateko aukera.

Urolakoen Nafar Zuzterrak taldeak antolatuta, Juan Martin Elexpuru idazle bergararren hitzaldia izango da etzi, osteguna, Sindikatu Zaharrean, 19:00etatik aurrera. Elexpuruk Euskararen ustezko kidetasunak Italian eta Korsikan (Pamiela, 2021) liburua plazaratu zuen joan zen urtean, eta izen bereko hitzaldia izango da bihar eskainiko duena. Bertan, liburuaren nondik norakoen berri emango du idazleak, eta edonork izango du hara joateko aukera.