Gau elektronikoa izango da zapatuan Sanagustinen

Julene Frantzesena 2022ko aza. 29a, 08:41
David Kochs.

Europan barrena bira egiten ari den David Kochs ekoizle eta disko jartzaile alemaniarra Sanagustin kulturguneko agertokian izango da, eta harekin batera baita Josu Aranburu, Alexander Loop eta Kanpax ere. 22:00etan hasiko da emanaldia.

Gau elektronikoa izango da zapatuan Azpeitian, eta hainbat DJk parte hartuko dute jaialdian. Europan barrena bira egiten ari den David Kochs ekoizle eta disko jartzaile alemaniarra Sanagustin kulturguneko agertokian izango da. Ez da, baina, zapatu gauean musika jarriko duen DJ bakarra izango; harekin batera ariko dira Josu Aranburu, Alexader Loop eta Kanpax.

22:00etan hasiko da emanaldia, eta hara joan nahi dutenek hamar euro ordaindu beharko dute. Sarrerak Kulturaz kooperatibaren webgunean eskura daitezke. Gainera, Kultur Bonoa dutenek txartel hori baliatu ahal izango dute kulturgunera sartzeko.