Santa Zeziliako kontzertua, bideoan

Erlo Telebista 2022ko aza. 28a, 08:03

Lehengo asteazkenean eskaini zuten Santa Zezilia eguneko kontzertua musika eskolako kideek. Bideoan jaso du emanaldia Erlo Telebistak.

Joan zen asteazkenean Santa Zezilia egunaren bueltako kontzertua eskaini zuten Juan Antxieta musika eskolako kideek Soreasu antzokian. Hainbat euskal kanta ezagun jo zituzten, punta-puntako taldeenak asko, eta horiek denak honako bideo honetan jaso ditu Erlo Telebistak.