Aitor Mimenzak irabazi du Azkoitiko XVII. Herri Lasterketa

Mailo Oiarzabal 2022ko aza. 27a, 09:10
Aitor Mimenza helmugara iristen, atzo, Azkoitian. (Mailo Oiarzabal)

Azpeitiko bizilaguna aise gailendu zen atzo arratsaldean jokatu zen 10 kilometroko proban. Javier Egiguren, berriz, seigarren sailkatu zen eta gazte onena izan zen.

Aitor Mimenzak beste garaipen bat lortu zuen atzo, Azkoitiko XVII. Herri Lasterketan. Aise gailendu zen Azpeitian bizi den elorriarra, hasieratik bukaerara, eta tarte handia atera zien podiuma osatu zuten Amets Aranbarri zestoarrari eta Hugo Rodriguezi.

Azpeitiar gehiago ere igo ziren lasterketaren amaieran sariak jasotzera. Javier Egigurenek probako gazte onenaren saria jaso zuen; sailkapen nagusian seigarren sailkatu zen Egiguren.