Martxan da autoen Udazkeneko Azpeitiko I. Klasikoa

Mailo Oiarzabal 2022ko aza. 26a, 13:22

52 auto klasiko ari dira parte hartzen Lagun Artea eta Urraki eskuderiek lehen aldiz antolatutako rallyan. 11:15ean abiatu da lehendabiziko parte hartzailea epaitegien plazatik.

Udazkeneko Azpeitiko I. Klasikoa auto klasikoen rallya martxan da. Azkenean, 52 gidarik eman dute izena Lagun Artea eta Urraki eskuderiek lehen aldiz antolatu duten klasikoen rallyan.

Epaitegien plazan elkartu dira rallyko partaide guztiak goizean zehar, eta 11:15ean abiatu da lehen parte hartzailea, gidari guztiek antolatzaileen azalpenak entzun eta rallyaren xehetasunak jakin ondoren; lehendabizikoaren atzetik, minutu bateko tartearekin joan dira irteten autoak.

Gipuzkoako errepideetan zehar 200dik gora kilometro osatu ondoren, 18:00etan bukatuko da rallya hasitako toki berean, epaitegien plazan. Probaren jarraipena egin nahi dutenek, cronorally webgunean dute horretarako aukera.