Dagoeneko zabalik da Gabonetako aisialdi ekintzetan izena emateko epea

Julene Frantzesena 2022ko aza. 26a, 11:02
Gabon ekintza batzuetako irudia.

Abenduaren 26an, 27an, 28an eta 29an goiz ekintzak nahiz egun osoko irteerak egingo dituzte HH5etik LH6ra bitarteko haurrek eta gaztetxoek. Izena online ematea lehenetsiko dute, eta abenduaren 7a izango da horretarako azken eguna. Gaztelekuan egingo dituzten ekintzen berri aurrerago emango duela adierazi du udalak.

Gerturatzen ari dira Gabonak, eta urte sasoi horretarako hainbat ekintza antolatuko ditu aurten ere Udaleko Gazteria Sailak. Abenduaren 26an, 27an, 28an eta 29an goiz ekintzak nahiz egun osoko irteerak egingo dituzte HH5etik LH6ra bitarteko haurrek eta gaztetxoek. Gaztelekuan egingo dituzten ekintzen berri aurrerago emango duela adierazi du udalak.

Ekintzetan izena emateko hamabost euro ordaindu beharko da, eta izen-ematea online egitea lehenetsiko dute; honako lotura honetan eman ahal izango da izena abenduaren 7a bitartean. Dena den, herritarrek Gazte Informazio Bulegoan ere izango dute izena aurrez aurre emateko aukera.

Zalantzaren bat dutenek 943-15 71 61 edo 943-15 71 60 telefonoetara dei edo gazteria@azpeitia.eus edo gib@azpeitia.eus helbide elektronikoetara mezua idatz dezakete.

Honako hau da Gabonetako lau egunetarako antolatu duten egutegia: