Azaroaren 25a

Itaiaren mobilizazio jendetsuarekin bukatu da aurtengo Azaroaren 25a

Mailo Oiarzabal 2022ko aza. 25a, 21:10

Urola Erdiko Itaiak deituta, manifestazioa egin dute kalez kale, plazatik abiatuta, eta plazan bertan eguneko irakurketarekin bukatu dute Indarkeria Matxistaren Kontrako Eguneko mobilizazioa.

Dozenaka herritar atera dira kalera gaur iluntzean Azpeitian, Urola Erdiko Itaiak Azaroaren 25erako deitutako mobilizazioan.

Manifestazio jendetsua egin dute kalez kale, 19:30ean plazatik abiatuta. Indarkeria matxistari aurre egiteko sozialismoa eraiki zioen pankartaren atzetik kalez kale ibili ondoren, plazan bertan elkartu dira berriro parte hartzaileak. Azaroaren 25a dela Itaiak plazaratu dituen aldarrikapenak jasotzen zituzten pankarta gehiagorekin apaindutako kioskotik zabaldu dute antolatzaileek beren mezua, mobilizazioa bukatu aurretik.