Euskaraldiari lotutako murala margotzen ari dira herriko ikastetxeetako ikasleak

Nerea Uranga 2022ko aza. 25a, 16:20

Herriko ikastetxeetako ikasleek Euskaraldiarekin bat eginez margolana egin dute Goiko kalea eta parke estaliaren arteko pasabidean. Egunotan segituko dute horma irudia osatzen.

Aste honetan herriko ikastetxeetako hainbat ikaslek margolanean jardun dute Euskaraldiarekin bat eginez, Goiko kalea eta haur parke estaliaren arteko pasabidean. Olatz Aguado artista gidari dutela eguzkiloreak margotu dituzte muralean, Hitzez ekiteko garaia dun/k lelo hartuta. Datozen egunetan jarraituko dute horma irudia osatzen.