Zozketa

Zozkatu ditu Uztarriak 'Go!azen 9.0' ikuskizunerako sarrerak

Erredakzioa 2022ko aza. 25a, 12:08

Uztarria Komunikazio Taldeak bi sarrera bikoitz zozkatu ditu bere bazkideen artean 19:00etako emanaldirako, eta irabazleak Mikel Olaizola eta Jaione Elorza izan dira.

Go!azen 9.0 ikuskizuna eskainiko dute Soreasu antzokian, abenduaren 3an. Kulturaz Azpeitiko Kultur Kooperatibak antolatuta, bi emanaldi eskainiko dituzte ETB1eko telesaileko protagonistek: 17:00etan taularatuko dute ikuskizuna lehen aldiz, eta 19:00etan bigarren aldiz. Uztarria Komunikazio Taldeak bi sarrera bikoitz zozkatu ditu bere bazkideen artean 19:00etako emanaldirako, eta irabazleak Mikel Olaizola eta Jaione Elorza izan dira.